Errege Bardeako Aholku Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Kudeaketaren titularra den komunitateari aholku ematen dion organoa da, eta Nafarroako Gobernuaren eta Bardeako Komunitatearen administrazioen arteko lankidetza eta kooperazioa bideratzen du. Horrez gain, parke naturalaren kudeaketan laguntzeko interesa duten eragileen parte-hartze eta laguntza organo gisa ere aritzen da.
Eginkizunak:
Kudeaketaren titularrari, gutxienez, honako alderdiei buruzko informazioa ematea:
- Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaileari eta horren aldaketei buruzkoa.
- Bestelako plan, azterlan eta proiektu espezifikoei buruzkoa.
- Parkeko urteko hainbat programei buruzkoa: jarduerenak, sustapenekoak, promoziokoak eta parkeari laguntzekoak.
Osaera:
a) Nafarroako Gobernuko bost ordezkari; bat, Toki Administrazioko Departamentuak izendatua; bestea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak; hirugarrena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak izendatua; laugarrena, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak izendatua, eta, azkena, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak.
b) Errege Bardea Komunitateko lau ordezkari; bi, Batzorde Iraunkorrak izendatuak, eta beste biak, komunitatearentzat lan egiten duten bi teknikari.
c) Bardeako Nekazarien Sindikatuko ordezkari bat.
d) Abereen Gremioen Batzordeko ordezkari bat.
e) Bardeako Ehiztari eta Arrantzaleen Elkarteko ordezkari bat.
f) «Merindad de Tudela» azterlan zentroko ordezkari bat.
g) «Eder» Turismo Partzuergoko ordezkari bat.
h) Ingurumenaren defentsako elkarte edo erakundeen ordezkari bat, Nafarroako Ingurumen Kontseiluan ordezkaritza dutenek hautatua.
Araudia:
10/1999 Foru Legea, apirilaren 6koa, Nafarroako Errege Bardea Natur Parke deklaratzen duena
Atxikitako departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Partekatu: