Foru dekreturako proiektua, Nafarroako boluntarioaren saria arautzen duena
#distincionpersonavoluntaria navarravoluntaria Departamento de Presidencia, Igualdad, Función Pública e interior
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 15. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren iritzian oinarrituta, urtero emanen dio Nafarroako Boluntarioaren saria pertsona fisiko edo juridiko bati boluntariotzan arduratsu aritzeagatik, boluntariotzan eredu soziala izateagatik edo boluntariotzako jarduerek garrantzi berezia izateagatik.
Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Boluntarioaren saria arautzea. Sari hori boluntarioatzaren arloan Nafarroako Gobernuak ematen duen saririk handiena da.
Boluntarioaren saria emateko adostasun-maila handia behar da. Adostasun hori boluntarioa hautatzeko eta emateko prozesu parte-hartzailearekin bermatzen da. Hartara, adostasun horrek eragina izanen du hautagaitzen proposamenean, bai eta, hala badagokio, saritutako pertsonaren hautaketan ere. Azkenean, Nafarroako Gobernuak erabakiko du sariduna, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak egiteko epea 2023ko otsailaren 9tik martxoaren 1era bitartekoa da.
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Onarpena
279/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 28koa, Nafarroako boluntarioaren saria eta aitortza berezia arautzen dituena.
Partekatu: