Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira
Nafarroako Gobernua Irekia Gardentasuna Partaidetza Datu Irekiak
  • Euskera Elegir el idioma Aukeratu hizkuntza
    • Castellano
Erregistratu Sartu
Nafarroako Gobernua Irekia
  • Hasiera
  • Partaidetza prozesuak
  • Araudietan parte hartzea
  • Parte-hartze organoak
  • Laguntza

Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoa

PERTSONAK GAITZEKO ETA GIZARTEARI BALIOA EMATEKO PLANA

  • Prozesua
Laguntza
Laguntza
Laguntza

Partaidetza prozesuak une edo ekintza parte-hartzaileen batura dira. Ekintza horiek herritarren ahotsak gobernuaren erabakietan txertatzeko politika publikoen inguruan egituratzen dira. Gobernuak konpromisoa hartu du ahots horiek entzuteko eta, bidezkoak direnean, erabakietan txertatzeko, baita herritarrei hartutako erabakiak azaltzeko ere, parte-hartze horrekin aberastu ondoren.

Gune honen bidez ekarpenak egin ditzakezu, aurrez aurreko topaketetara joan zaitezke edo beste parte-hartzaile batzuen ekarpenak kontsulta ditzakezu

Itxi laguntza

Acerca de este proceso

Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak

Lanbide Heziketa Garatzeko Europako Zentroko (LHGEZ) datuen arabera, 2020rako prospektibak erakusten du gero eta gehiagotan eskatzen ari direla langile kualifikatuak eta kualifikazio gutxiko langileen beharra, berriz, murriztu dela. Beraz, beharrezkoa da biztanleria aktiboari kualifikazioa ematea, kalitatezko enpleguak lor ditzaten eta, bide batez, ekoizteko eta zerbitzuak emateko sistemaren beharrei erantzutea. Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiak (S3) industria eta zerbitzuak handitzea sustatzen du, Lanbide Heziketa, bere arlo guztietan eta bizitza osoan zehar, estrategiaren garapenarekiko eboluzio paraleloan joan dadin eskatzen baitu; horrek, halaber, gero eta gehiagotan eskatzen du langileen kualifikazio ziurtatua.
Hala ere, Nafarroa EB27ren batezbesteko zifratik 23 puntu beherago dago, derrigorrezko eskolatzea bukatu ondoren Lanbide Heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleei dagokienez, ikasketa akademikoagoak egiten dituzten ikasleen aldean. Azken urteetan aldaketa handia izan bada ere, oraindik ere Lanbide Heziketako ikasketak bigarren mailako alternatiba gisa hartzen dira gazteen prestakuntzan. Hala ere, Lanbide Heziketak funtsezko zeregina izanen du gazteen garapen pertsonal eta profesionalean eta lagunduko du beharrezkoa den oreka lortzen alde batetik, eskola uztea murrizteko eta, bestetik, unibertsitateko ikasketak baliozko alternatiba bakartzat hartzen dituen gehiegizko joera arrazionalizatzeko. Horregatik, ezinbestekoa da gizartean Lanbide Heziketarekiko sentsibilizazioa lortzea eta ikasketa horiek duintzea.
Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko Lege Organikoan definitutako egungo legezko esparruak Lanbide Heziketan sartzeko berdintasun printzipioan oinarritutako sistema bat ezartzen du, prestakuntza bizitza osoan zehar sustatzen duena, prestakuntza eskaintza guztiak integratuz eta lege horretan finkatu diren helburuak lortzeko baliabideak ezarriz; helburu horiek bat datoz neurri handi batean Europar Batasunak Horizonte 2020 programan Lanbide Heziketarako ezarri zituenekin: Lanbide Heziketaren kalitatea eta garrantzia indartzea, bizitzan zehar etengabeko prestakuntza, ekintzailetza, gaitasunen eta kualifikazioen balidatzea eta lantokian ikastea, Europako hazkunde ekonomikoaren eta kohesio sozialaren eragile nagusi moduan.
Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketaren Plan Estrategikorako prozesuan hasierako prestaketa egin du; bertan planaren gainean interesa duten sektore eta alde guztiek ahalik eta gehien parte-hartzea erraztu nahi izan da. Orain partaidetza publikoaren fasea hasi da, herritar guztiek proposamenari ekarpenak egiteko; xedea da diseinu hori aberastea, ahal den neurrian, horrela beharrei eta lortu nahi diren helburuei erantzuna emateko.

Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoa,  2018ko abuztuaren 29ean Gobernu bilkuran onetsi ondoren, gauzatze eta jarraipena Gobernu Ekintzan egingo zaio.

Lotutako edukia

  • Parte hartu - Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoa
  • Nafarroako Lanbide Heziketa
  • Kualifikazioen Institutu Nazionala

Dokumentazioa

  • Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoa
  • Parte-hartze plana eta jendeaurrena ikusgai
  • Partaidetzako amaierako txostena

Parte hartzeko aldiak

  • Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko uztailaren 3tik azaroaren 30era.
Antolakuntza eremua Hezkuntza Departamentua
Sustatzailearen taldea Lanbide Heziketako Zerbitzua
Hasiera-data 2017(e)ko Uztailak 3
Bukaera-data 2018(e)ko Urriak 3
Erreferentzia: PCN-PART-2017-07-7384

Partekatu:

link-intact Partekatu esteka

Partekatu esteka:

Mesedez, erantsi kode hau zure orrian:

<script src="https://participa.navarra.es/processes/plan-estrategico-formacion-profesional/embed.js?locale=eu"></script>
<noscript><iframe src="https://participa.navarra.es/processes/plan-estrategico-formacion-profesional/embed.html?locale=eu" frameborder="0" scrolling="vertical"></iframe></noscript>

Estatistikak

Oraindik ez dago estatistikarik.

Zifretan parte hartzea

Erakutsi estatistiken guztiak
Creative Commons lizentziaduna
  • Erabilerraztasuna
  • Baldintzak eta baldintzak
  • Jar zaitez gurekin harremanetan
  • Zure kontua sartu

Baieztatu

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Zure pasahitza ahaztu duzu?