Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2021-2025
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
n ezarritakoaren arabera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana funtsezko tresna da Nafarroan I+G+b arloko politikak planifikatzeko eta koordinatzeko.
Planak helburu hauek izanen ditu::
● Zientzia eta Teknologiari buruzko Foru Legearen helburuak eta xedeak garatzea eta I+G+b-ren bikaintasuna, transferentzia, lankidetza, internalizazioa eta dibulgazioa sustatzea, une bakoitzeko egoerara egokituz eta gizarteak une bakoitzean eskatzen dituen erronkei erantzunez, modu orekatuan babestuz oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua.
● Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileen bikaintasun maila hobetzea, bikaintasun adierazleak ezarriz eta ezagutza berria sortzeko bitartekoak emanez.
● Etorkizunari aurrea hartzea eta sare produktiboa eta Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileak bideratzea behar diren teknologietara, halako moduz non Nafarroak aukera izanen baitu gizarteak planteatzen dituen etorkizuneko erronkei konponbideak eskaintzeko.
● Zientzian, teknologian eta berrikuntzan genero ikuspegia zeharkako kategoria gisa txerta dadila sustatzea, bai eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua ere Nafarroako I+G+b Sistemaren (SINAI) esparru guztietan.
● Abian jartzea bokazio zientifiko eta teknologikoen foru plan bat, genero-arraila murrizteko ere lagungarria izanen dena, arreta berezia emanen diona zientzia eta teknologiako titulazioen sustapenari Foru Komunitateko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.
Partekatu: