Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira
Nafarroako Gobernua Irekia Gardentasuna Partaidetza Datu Irekiak
  • Euskera Elegir el idioma Aukeratu hizkuntza
    • Castellano
Erregistratu Sartu
Nafarroako Gobernua Irekia
  • Hasiera
  • Partaidetza prozesuak
  • Araudietan parte hartzea
  • Parte-hartze organoak
  • Laguntza

Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Plana (2021-2026)

Politiketako eta Justiziako Departamentua

  • Prozesua
Laguntza
Laguntza
Laguntza

Partaidetza prozesuak une edo ekintza parte-hartzaileen batura dira. Ekintza horiek herritarren ahotsak gobernuaren erabakietan txertatzeko politika publikoen inguruan egituratzen dira. Gobernuak konpromisoa hartu du ahots horiek entzuteko eta, bidezkoak direnean, erabakietan txertatzeko, baita herritarrei hartutako erabakiak azaltzeko ere, parte-hartze horrekin aberastu ondoren.

Gune honen bidez ekarpenak egin ditzakezu, aurrez aurreko topaketetara joan zaitezke edo beste parte-hartzaile batzuen ekarpenak kontsulta ditzakezu

Itxi laguntza

Acerca de este proceso

Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak

                                                 


"Bizikidetzazko eta berdintasunezko legegintzaldi berritzaile eta aurrerakoirako 2019-2023 aldirako programa akordioa"ren helburu nagusien artean daude desberdintasunaren aurka borroka egitea eta Nafarroako gizarte anitzaren esparruan bizikidetza sustatzea.

Aurrekoari dagokionez, Nafarroako Gobernua bere politikak lerrokatzen ari da Agenda 2030eko Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH). GJHn biltzen diren ekintzen artean daude migratzaileen egoera hobetzea harrerako komunitateetan eta gerta daitezkeen kalteberatasunak arindu eta haiei aurre egitea eta, orobat, harrerako komunitateen beharrak kontuan hartzea.

Era berean, Inklusio Sozialerako 2018-2021 Plan Estrategikoak ezartzen dituen orientabideen eta printzipioen artean daude giza eskubideetan funtsaturiko ikuspegia eta genero ikuspegiaren eta kulturen arteko ikuspegiaren zeharkakotasuna. Hartara, jarduteko proposamenen artean dago migratzaileak gizarteratzen eta laneratzen laguntzea.

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu migrazio arloko eskumenak, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren arabera (otsailaren 10eko 9/2021 Foru Dekretuak aldatu zuen geroago foru dekretu hori).

Nafarroako Gobernuak baliabide espezifiko ugari eskaintzen ditu migratzaileak eta errefuxiatuak hartzetik eratorritako premiei erantzuteko. Tokiko erakundeek, gizarte-erakundeek eta gizarte zibilak ere egiten dituzte jarduerak eremu horretan. Horien guztien balioa aitortuz, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak Pertsona Migratzaileei Harrera egiteko Plan bat prestatzen hasi da. Harreraren ikuspegi partekatu batetik abiatuta, plan horrek jarduketa horiek guztiak antolatu eta egituratuko ditu, eta datozen urteetan ezarri behar direnak zehaztuko ditu. Harrera plana partaidetza-prozesu zabal baten bidez prestatzen ari da, eta eragile guztien arteko lankidetza-esparru bat ezartzen du, ahaleginak batzeko, sinergiak sortzeko eta 2021-2026 aldian harreraren eremuan egiten diren ekintzei koherentzia emateko.

Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Plana (2021-2026), 2021eko abenduaren 29an Gobernuaren erabaki bidez onartu zen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio

Lotutako edukia

  • Lantze prozesuaren garapena

Dokumentazioa

  • Diagnostikoa
  • Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Planaren zirriborroa
  • Parte-hartzearen eta jendaurrean jartzearen txostena

Parte hartzeko aldiak

  • Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko irailaren 28tik urriaren 28ra bitararte
Antolakuntza eremua Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Sustatzailearen taldea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzua
Hasiera-data 2021(e)ko Irailak 14
Bukaera-data 2022(e)ko Otsailak 1
Erreferentzia: PCN-PART-2021-09-7649

Partekatu:

link-intact Partekatu esteka

Partekatu esteka:

Mesedez, erantsi kode hau zure orrian:

<script src="https://participa.navarra.es/processes/plan-acogida-personas-migrantes-navarra-2021-2026/embed.js?locale=eu"></script>
<noscript><iframe src="https://participa.navarra.es/processes/plan-acogida-personas-migrantes-navarra-2021-2026/embed.html?locale=eu" frameborder="0" scrolling="vertical"></iframe></noscript>

Estatistikak

Oraindik ez dago estatistikarik.

Zifretan parte hartzea

Erakutsi estatistiken guztiak
Creative Commons lizentziaduna
  • Erabilerraztasuna
  • Baldintzak eta baldintzak
  • Zure kontua sartu

Baieztatu

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Zure pasahitza ahaztu duzu?