Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) campuseko Udalez Gaindiko eragina duen Plan Sektoriala (UGPS) aldatzeko partaidetza prozesua
#modificacionPSISupna Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Nafarroako Gobernuak, 2022ko uztailaren 27an, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Campusaren Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko dokumentua egiteko prozedura hastea erabaki zuen. Plan horren helburu nagusia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Campusa gune bateratu gisa identifikatzea da, hiriarekin lotua, kohesionatua, integratua, moldakorra eta iraunkorra. Horretarako, abenduan lehen parte-hartze prozesu bat ireki zen, NUPen inguruko beharrak eta abian dauden ekimenak eta proiektuak zabaldu, bildu eta kontrastatzeko.
2023ko martxoan eta apirilean, parte hartzeko bigarren fasea garatu zen, antolamendu-alternatibak eta -proposamenak kontrastatzeko eta baloratzeko.
Azkenik, 2023ko ekainean, parte-hartzearen hirugarren fasea egiten da, prozesuaren emaitzak eta ondorioak biltzeko eta zabaltzeko. Hirugarren itzulera-fasearekin batera, partaidetza-prozesua bukatzen da.
Lurralde Antolakuntzari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/2017 FFAren 7. eta 42. artikuluen arabera, UGPSen aldaketa idatzi aurreko parte-hartze prozesua da.
Unibertsitatea eskualde-mailako hezkuntza-hornidura da Nafarroa osorako, gizarte-intereseko zerbitzu publikoa, tokikotik haragoko irismena duena. Horregatik, antolamendu-baldintzak ezartzeko tresna Udalaz Gaindiko eragina duen Plan Sektorial (UGPS) bat da.
Gaur egungo UGPS 1990ekoa da. 30 urte hauetan zehar, hainbat aldaketa puntual izan ditu. 2022an, Nafarroako Gobernuak interes publikokotzat jotzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren UGPS Campusa modu globalean aldatzeko aukera eta komenigarritasuna, egungo beharrei erantzuteko eta hirigintza-antolamendu egoki baten bidez inguruko lurzoruekin duen lotura konpontzeko.
Alde batetik, Arrosadia, Lezkairu, Mutiloa eta Entremutilvas hiri-hazkundeek aldaketak eragin dituzte hiri-bilbeetan eta mugikortasun- eta konektibitate-beharretan.
Bestalde, unibertsitate-helburuek bilakaera izan dute; espazio-behar berriak daude lankidetza- eta berrikuntza-inguruneak sortzeko. Aldi berean, urte hauetan gauzatu ez diren aurreikuspenak daude UGPSen: desjabetu gabeko lurzati pribatuak, erabiltzen ez diren eraikinak, etab. Horiek guztiek hirian txertatuta geratu den eremu bat sortzen dute, baina haren antolamendua osatu gabe.
Azkenik, egungo baldintzak ez dira duela 30 urtekoak, eta plangintzak hirigintza jasangarri, zirkular eta birsortzaile baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duten printzipioak jaso behar ditu.
Testuinguru horretan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Campusaren UGPSen aldaketaren helburu nagusia da haren hirigintza-baldintzak berrikustea, ingurunearen eta Campusaren beraren egungo errealitatera egokitu daitezen. Helburua da ingurune hori bateratzailea eta hiriarekin lotutakoa izatea, kohesionatua, integratua, moldakorra eta iraunkorra.
UGPSen aldaketak hainbat fase ditu behin betiko onartu arte. 1. fasearen ondoren, 2022ko abenduan, hau da, egungo egoeraren diagnostikoaren, abian dauden ekimen eta proiektuen bilketaren eta aurretiazko proposamenen ondoren, 2023ko martxoan eta apirilean, 2. Fasea garatu zen, antolamendu- alternatibak eta -proposamenak baloratzeko eta kontrastatzeko. Parte-hartze prozesua 2023ko ekainean bukatzen da, prozesuaren emaitzak itzultzeko 3. fasearekin.
Prozesuan zehar funtsezkoa izan da ahalik eta pertsona eta eragile gehienek parte hartzea: herritar orokorrek, inguruko auzokideetara eta auzo-elkarteek, kirol-elkarteetara, etab. NUPera, campuseko teknologia-, energia- eta berrikuntza-arloko enpresek, udalek (Iruñea, Galar Zendea eta Aranguren Ibarra) eta Mankomunitatea. Eragile horien guztien partaidetza funtsezkoa da etorkizuneko beharrei erantzungo dien NUP planifikatu ahal izateko.
Aldaketa idatzi aurreko parte-hartze prozesuaren faseak honako hauek dira:
1. FASEA. EKIMENAREN ZABALKUNDEA, BILKETA ETA KONTRASTEA
2. FASEA. ANTOLAMENDU- PROPOSAMENEN ETA BALORATUTAKO ALTERNATIBAK KONTRASTEA
3. FASEA. ITZULERA
Parte hartzeko aldiak
Partaidetzaren 3. FASEA, 2023ko ekainean
Partaidetzaren 2. FASEA, 2023ko martxoan eta apirilean:
· Informazio-hitzaldia eta parte hartzeko tailer publikoa, herritar guztientzat irekia:
2023ko martxoaren 28an
Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Arrosadiko campusa, Iruña.
Sario eraikineko 04. gela erantsian
18:00-20:00
Izen-ematea: https://bit.ly/psisupna-inscripcion-izenematea
· Hurrengo posta elektronikoaren bidez: planificacion.territorial@nasuvinsa.es
2023ko martxoaren 21etik apirilaren 21era.
Partaidetzaren 1. FASEA, 2022ko abenduan zehar:
· Informazio-hitzaldia eta parte hartzeko tailer publikoa, herritar guztientzat irekia:
2022ko abenduaren 20an
Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Arrosadiko campusa, Iruña.
Sario eraikineko 04. gela erantsian
18:00-20:00
· Webgunearen bidez:
www.participa-psisupna.es/eu (Kanpoko lotura) helbidean, 2022ko abenduaren 1etik 31ra.
Partekatu: