Euskararen II. Plan Estrategikoa (2020 – 2027)
Herritarrekiko Harremanetako Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
2019-2023 legealdiko Nafarroako Gobernurako Programa Akordioan Euskararen II. Plan Estrategikoa prestatzea jaso zen. Hala bada, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuen bere hizkuntza politikari esparru ordenatu, koherente eta ebaluagarri bat ezarriko duen plangintza estrategikoa emateko, Euskararen I. Plan Estrategikoa (2016-2019) izan zenari jarraipena emanez.
Bestalde, 303/2019 Foru Dekretuak, azaroaren 6koak, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, Euskarabidearen eskumen eta eginkizunei dagokienez, honako hau ezarri zuen: euskararen erabilera ofizialaren araudia garatzeko ikerketa eta aholkularitza eskumenak, eta euskararen baliabideak planifikatu, sustatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean.
Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak 33E/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, eman zuen, zeinaren bidez agintzen baitzaio Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuari abian jar dezala Euskararen II. Plan Estrategikoa (2020-2027) prestatzeko prozesua.
Beraz, Euskarabideak aipatu plana moldatzeko prozesua abiatu du. Plan estrategikoa Nafarroako gizartearen parte-hartzeko prozesu zabal baten emaitza izanen da eta datozen urteotan Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikarako bide-orria marraztuko du
Estekak
- Euskararen I. Plan Estrategikoa (2016-2019)
- Euskararen I. Plan Estrategikoaren ebaluazio txostena (2016-2019)
Lotutako edukia
Dokumentazioa
Parte hartzeko aldiak
- Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko urriaren 11tik azaroaren 11ra bitarte
Partekatu: