Bide Orria Nafarroako Klima Aldaketa
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Klima-aldaketa (KA) da gizateriak ingurumenaren arloan aurre egin beharreko erronkarik handiena. Izan ere, duela 24 urte onetsi zen Nazio Batuen Esparru Hitzarmena eta, orduz geroztik, gizadiak, era bateko zein besteko interesak direla-eta, bazterrean utzi du arazoari bekoz beko begiratzeko eta neurriko erantzuna emateko erantzukizuna, gure ondorengoei Lur habitagarri bat bermatze aldera. 2015eko abenduan, Parisen mundu mailako akordioa egin zen, behar bezalako neurriak hartzeko eta berotegi-efektuko gas isurketak murrizteko, planetaren tenperatura batez beste 2ºC baino gehiago igotzea eragozte aldera.
2015- 2019ko akordio programatikoa betetze aldera, Nafarroako Gobernuak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko bide-orri bat prestatu du. Planteamendua izan da Nafarroan erabateko eta zeharkako estrategia bat prestatu, onetsi eta ezarri beharra ingurumenaren arloan, eta halaber, Nafarroak klima-aldaketaren aurka hartutako konpromisoak jorratu beharra, eta besteak beste, Europar Batasuneko estrategiaren eta Parisko akordioaren (COP21) helburuak bere gain hartzea, eta trantsizioa sustatzea isurketa gutxiko ekonomiarantz, bai eta lurralde iraunkor eta erresilienterantz ere.
2015eko abenduaren 6an, EBk proposatutako ildoarekin bat, Nafarroako Gobernuak Under2Mou sarea izeneko ekimena sinatu zuen Parisen, mundu osoko ehunen bat eskualderekin. AEBko Kalifornia estatuak eta Alemaniako Baden-Württemberg eskualdeak gidaturik, ekimenaren konpromisoa da % 80 murriztea berotegi-efektuko gas isurketak 2050erako, 1990ekoekin alderatuta.
2016ko otsailaren 11n, Parlamentuak onetsitako ebazpenean “klima-aldaketaren aurkako plan estrategiko bat prestatzera" premiatu zuen Nafarroako Gobernua, "Parlamentu honen aurrean aurkezteko, eta Nafarroako gizarteak zabalki parte hartuko duena.
2016ko apirilaren 27an, Nafarroako Gobernuak “Nafarroako Klima Aldaketaren bide-orria” (NKAO) abiaraztea onartu zuen, 2017an oneste aldera. Emaitza lehen agiri hau izan da, hots, askoren artean egindako gogoeta-prozesu bat bildu du, estrategien eta planen osagarritasunean oinarritua, Nafarroako Gobernuak berak abiarazitakoa, gizarteaz haratago doana eta gizartea bera konprometitzen duena. Neurriko erantzun arduratsua dakar, murrizketaren arloan sinatu diren helburuak betetzea ahalbidetuko duena eta, era berean, gure gizarteko sektore guztiak klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko oinarriak finkatuko dituena.
Hori erdieste aldera, arintze arloko neurriak behar dira, berotegi-efektuko gas isurketen iturriak murrizteko asmoz. Halaber, egokitzapenerako neurriak behar dira, hots, kliman espero diren ondorioetara doitzeko neurriak, aurreikusteko modukoak diren eraginak moteltze aldera, ingurunearen egokitzapen gaitasuna handituta eta zaurgarritasuna murriztuta, oinarri harturik Nafarroan aintzat hartu diren jardunbide egokiak, hala energia berriztagarrien ekoizpenean, nola baliabideen kontserbazioan eta ustiapenean, eta ingurumenaren kudeaketan.
Bide-orria zeharkako tresna bat da eta, haren helburuak beteko badira, hainbat gauza beharko dira, hala nola Gobernuko sektore-politiken arteko koordinazioa, lurraldeetako eragileen lankidetza, eta nafar gizartearen bilakaera, iraunkortasunarekin konprometitua eta sentibera izanen dena.
Bide-orriak denbora jakin baterako horizonteak proposatu ditu epe labur, ertain eta luzera (2020-2030-2050). Hasteko, nazioarteko erakundeek 2020 eta 2030erako ezarritako helburuak biltzen ditu, Nafarroak energia, ekonomia eta gizarte eredu jasangarri berrirantz jo dezan 2050ean. Helburuok munta handikoak dira, eta ahalegin handia egin beharko da joera aldatuko bada; horrela, 2015 eta 2016ri dagozkien BEG isuriei buruzko azken datuak ikusita, suspertze ekonomikoari lotutakoak, esan behar da sistemaren inertzia bati erantzuten diotela, eta inertzia hori ez da lagungarria klima-aldaketaren aurka borrokatzeko
Bide Orria prestatzeko prozesua Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek abiarazi zuen, ekimena 2016ko apirilaren 16an aurkeztuta. Orduz geroztik, prozesuak bi bide landu ditu batera. Batetik, gogoeta-prozesua Nafarroako Gobernuaren barnean, bai eta Departamentu bakoitzean ere; horren erreferentea Departamentu arteko Batzorde (CICC) bat izan da. Bestetik, informazio, eztabaida eta parte-hartze publikorako prozesu bat, gizarteari irekia; horren erreferentea NKAOren zirriborroaren aurkezpena izan zen, 2017ko ekainean.
Nafarroako Gobernuko Departamentuen barneko eztabaida-prozesua osatu duen parte-hartze prozesua bizia, aberatsa eta askotarikoa izan da. Izen handiko adituak aritu dira lankidetzan eta eztabaida interesgarriak eragin dituzte hainbat gaitan: KAri aurre egiteko estrategiak eskualde eta toki mailan, Hirigintza, Mugikortasuna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Oihangintza, Biodibertsitatea, Osasuna, Ura, Turismoa eta Hiri Eredua, Energia eta tokiko alternatibak. Hona hemen hainbat zenbaki, horren erakusgarri: 24 jardunaldi, 600 lagun bertaraturik, 528 proposamen bilduta. Parte-hartze Eranskin bat dugu eskura.
Bide Orria, behin 2018ko urtarrilean onetsia, Gobernuko ekintza izatera pasatu da.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 24an hartua, Bide Orria Nafarroako Klima Aldaketa eta eranskinak, onesten duena.
KLINA_Eranskin Teknikoa 1 - Zeharkako neurriak
KLINA_Eranskin Teknikoa 2- Isurtzeen proiekzioak
KLINA_Eranskin Teknikoa 3- Arintzeko neurriak
KLINA_Eranskin Teknikoa 4 – Moldatze neurriak
Partaidetzako eranskina
Dokumentazioa
- Bide Orria Nafarroako Klima Aldaketa. Zirriborroa
- Eranskin Teknikoa - Zeharkako neurriak. Zirriborroa
- Eranskin Teknikoa - Isurtzeen proiekzioak. Zirriborroa
- Eranskin Teknikoa - Arintzeko neurriak. Zirriborroa
- Eranskin Teknikoa - Egokitzapen neurriak. Zirriborroa
- Eranskin Teknikoen laburpena. Zirriborroa
- Partaidetzako txostena 1
- Partaidetzako txostena 2
Parte hartzeko aldiak
- Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko ekainaren 14tik azaroaren 30era
Partekatu: