Nafarroako Boluntariotzaren Kontseilua
Parte hartzeko organoa da, aholku-emailea, boluntariotzan dabiltzan gizarte-eragileen topaketarako, aholkularitzarako eta kontsultarako.
Batzar honi buruz
Nafarroako Boluntariotzaren Kontseilua parte hartzeko organoa da, aholku-emailea. Honako hauek osatzen dute: Nafarroako Gobernuaren ordezkariek, toki-entitateen ordezkariek, boluntarioen erakundeek, boluntarioek eta sindikatuek.
Eginkizunak:
- Nafarroako Administrazio Publikoak boluntariotzari zuzenean eragiten dioten arauak prestatzen ari direnean, aurreproiektu eta proiektu horiei buruzko txostena ematea nahitaez. Txosten hori hamabost eguneko epean eman behar da, eskatzen denetik zenbatzen hasita.
- Boluntariotzaren oinarrizko beharrak identifikatu eta aztertzea.
- Nafarroako Administrazio Publikoei aholku ematea eta proposamenak eta ekimenak aurkeztea, boluntariotza jarduerak gauzatzen diren arloei buruz, eta horrez gain, boluntariotza programak diruz laguntzeko lehentasunezkotzat jo beharreko irizpideak proposatzea.
- Boluntariotza sustatzeko neurriak aztertzea eta horien inguruko proposamenak aurkeztea administrazioei.
- Boluntariotza programen gainean Nafarroako Administrazio Publikoek egiten dituzten jarraipenaren eta ebaluazioaren berri izatea, bai eta ematen diren laguntzena ere.
- Nafarroako boluntariotzaren egoerari buruzko urteko txostena egitea.
- Elkartasunarekin lotura duten parte-hartze organoetan gizarte-eragileen presentzia sustatzea.
- Gobernuari proposatzea Kontseiluaren Funtzionamendurako Erregelamendua.
- Haren jardueren urteko memoria onestea.
Osaera:
- Lehendakaria. Kontseilua atxikita dagoen departamentuaren titularra izanen da.
- Lehendakariordea. Kargu horretarako izendatuko da boluntarioen erakundeetako ordezkariei, boluntarioei eta sindikatuetako ordezkariei dagozkien kontseilukideen artean aukeratutako pertsona, haiek aukeratuta. Kontseiluburua kanpoan edo eri badago, edo legezko beste arrazoiren batek eragiten badio, haren ordezkoa izanen da.
- Zazpi kontseilukide; zehazki, boluntariotzarekin zerikusia duten Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusiak.
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hiru teknikari, boluntariotzaren gaian adituak.
- Toki-entitateen hiru ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendaturik.
- Boluntariotzako erakundeen zazpi ordezkari, boluntariotzako erakundeen erregistroan inskribatuta daudenen artetik hautatuak.
- Hiru boluntario, kolektiboa ordezkatzen dutenak.
- Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuen hiru ordezkari.
Araudia:
- 2/1998 FORU LEGEA, MARTXOAREN 27KOA, BOLONDRES LANARI BURUZKOA
- 151/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena
- 144/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren osaera partez berritzen duena.
Atxikitako departamentua:
Lehendakaritzako eta Berdintasuna departamentua
Erlazionatutako prozesu parte-hartzaileak
Parte-hartze publikoko prozesua abiarazi da, Nafarroako Boluntariotzaren III. Plana definitzeko eta ...
-
Hasiera-data
12/06/2023 -
Bukaera-data
01/04/2024
-
Sortze-data
12/06/2023 -
Arloa
Elkarteak, Partaidetza, Boluntariotza
Sortze-data
02/12/2021
Iraupena
Zehaztu gabe
Erreferentzia: PCN-ASSE-2022-03-47
Partekatu: