Nafarroako Boluntariotzaren Kontseilua
Parte hartzeko organoa da, aholku-emailea, boluntariotzan dabiltzan gizarte-eragileen topaketarako, aholkularitzarako eta kontsultarako.
NAFARROA, OROTAN LAGUN Boluntariotzaren Informazio eta Koordinazio Gunea Nafarroako Boluntariotza Planeko hedapen operatiboaren zerbitzura dagoen baliabide bat da; horren azken helburua Nafarroako gizarte berdinzaleagoa, solidaroagoa eta partizipatiboagoa lortzen laguntzea da, honen bitartez:
• Nafarroako gizartea boluntariotzaren zentzuaz kontzientziatzea, horren balioak eta herritarren parte-hartze aktibo eta solidarioaren garrantzia sustatuz.
• Boluntariotzako entitateen garapenari eta hazkundeari mesede egitea, boluntariotzaren atentzioaren eta kudeaketaren prozesuen hobekuntza indartuz.
• Koordinazio sistema eraginkor eta jasangarri bat garatzea agente inplikatu guztien artean, Nafarroako boluntariotzaren bultzada egonkorra, sendoa eta koherentea bermatuko duena.
• Nafarroako boluntariotzaren errealitateari buruzko ezagutza hobetzea, eta inplikatutako agente guztien beharrei buruzkoa ere.