Euskararen Nafar Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Acerca de esta asamblea
Euskararen Nafar Kontseilua Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organoa da, eta, euskararen plangintza eta sustapen eremuan, Nafarroako Gobernuaren kontsulta organoa da.
Eginkizunak:
a) Hizkuntza normalizazioaren arlokoak diren izaera orokorreko xedapenen proiektuei eta arlo horretako plan orokorrei buruzko irizpen ez lotesleak ematea.
b) Euskararen Plan Estrategikoaren garapenaren eta betetze mailaren gaineko informazioa jasotzea.
c) Euskararen erabileraren eta sustapenaren gainean proposamenak eta iradokizunak egitea.
d) Arloan eskumena duten administrazioetako edozeinek eskatzen dizkion hizkuntza plangintza eta normalizazio arloko txosten eta kontsulta guztiak egin eta erantzutea.
e) Lan batzordeek egindako balizko txostenak eta proposamenak aztertu eta, hala behar den kasuan, onestea.
f) Kontseiluak egindako jardueren urteko memoria onetsi eta Nafarroako Gobernuari bidaltzea.
g) Indarrean dauden xedapenek berariaz esleitutako gainerako eginkizunak betetzea.
Osaera:
a) Kontseiluburua hizkuntza politikaren arloan eskumena duen departamentuko titularra izanen da.
b) Kontseiluburuordea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea izanen da.
c) Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.
d) Komunikazioaren eta Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusia.
e) Kontseiluburuak izendatutako zuzendari nagusi bat, esparru hauetako batekoa: hezkuntza, toki administrazioa, lehendakaritza eta gobernu irekia edo funtzio publikoa.
f) Nafarroako Parlamentuak proposatutako bost kide.
g) Euskaltzaindiaren ordezkaria.
h) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.
i) Nafarroako Unibertsitateko ordezkaria.
j) Eusko Ikaskuntzako ordezkaria.
k) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkari bat.
l) Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari bat.
m) Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkaria.
n) Nafarroako Kazetarien Elkargoko ordezkaria.
o) Beren estatutuetan euskara sustatzea helburu modura duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposatutako zazpi kide.
p) Euskararen eta euskal kulturaren eremuan izen ona duten pertsonen artetik izendatutako hamar kide.
q) Euskararen Nafar Kontseiluko idazkaria Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko titularra izanen da.
Araudia:
130/2015 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena
78/2017 Foru Dekretua, irailaren 6koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak, abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituena
Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 26an hartua, Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzen dituena
Atxikitako departamentua:
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua
Partekatu: