Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Acerca de esta asamblea
Organo horrek instituzionalizatu eginen du desgaitasuna duten pertsonek eta haien familiek osatutako elkarteen eta Nafarroako Administrazio Publikoaren arteko lankidetza, herritarren sektore hori gizarteratzea xede duten politika eta jarduketen planifikazioan, betearazpenean eta jarraipenean elkarlanean jardun dezaten.
Eginkizunak:
a) Irizpen eta txosten nahitaezkoak eta ez lotesleak ematea Kontseiluaren xedearekin zerikusia duten arau proiektuei buruz.
b) Desgaitasuna duten pertsonei edo haien elkarte, entitate, zentro eta zerbitzuei dirulaguntzak eta laguntzak emateko urteko deialdien gaineko informazioa jasotzea.
c) Nahitaezko txostenak egitea gizarte jarduketako esparru horretako plan sektorialei buruz, eta horien aplikazio eta gauzatze mailaren jarraipena egitea.
d) Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren aplikazioari eta betearazpen mailari buruzko proposamenak egitea, desgaitasunaren arloan.
e) Desgaitasuna duten pertsonei buruzko jarduketa proposamenak egin eta bidaltzea, hala behar denean, Nafarroako administrazio publikoei eta gizarte jarduketako esparru horrekin lotutako erakunde, instituzio eta entitate publiko eta pribatuei.
f) Desgaitasuna duten pertsonen giza eskubideen arloko nazioarteko tresna juridikoak sustatzea Nafarroako Foru Komunitatean eta haien jarraipena egitea.
g) Desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien egoera orokorra, beharrak, eskariak eta etorkizuneko joerak ezagutu, aztertu, eta horien berri zabaltzea. Halaber, gizarteko errealitate horren bilakaerari buruzko azterlanak eta aurrera begirako azterlanak egitea.
h) Desgaitasunaren arloko politika publiko eta pribatuen esparruan jardunbide onak eta ekimen gomendagarriak hedatzea.
i) Desgaitasunaren esparruan ikerketa, prestakuntza, berrikuntza, etika eta kalitate jarduerak bultzatzea.
j) Legeek edo Nafarroako Gobernuak arlo horretan esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.
Osaera:
a) Kontseiluburua izanen da gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularra.
b) Lehenengo kontseiluburuordea izanen da Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasun mota guztiak (ikustekoa, entzutekoa, fisikoa eta psikikoa) barne hartzen dituzten elkarteen artetik ordezkaritza handienekoa duenaren presidentea.
c) Bigarren kontseiluburuordea, berriz, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen zuzendari nagusia izanen da.
d) Bi kontseilukide, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko pertsona titularrak libreki izendatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen artetik. Haietako batek idazkari lanak eginen ditu, botoa eta hizpidea dituela.
e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak libreki izendatutako kontseilukide bat.
f) Hezkuntzaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako kontseilukide bat.
g) Osasun arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako kontseilukide bat.
h) Toki entitateen ordezkari bat, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.
i) Desgaitasuna duten pertsonen elkarte nagusien federazioen ordezkari bana, entitate horiek proposatuak: gehienez ere bi kontseilukide.
j) Desgaitasun mota guztien (ikustekoa, entzutekoa, fisikoa eta psikikoa) elkarteen bost ordezkari, entitate horiek proposatuak. Desgaitasun mota guztiak ordezkatu behar dituzte, eta ezin dira izan aurreko i) apartatuan izendatutako ordezkari berak.
Araudia:
28/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua sortzen duena
Atxikitako departamentua:
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua
Partekatu: